Txertaketa prozesua aurrera doa Euskadin. Behin kolektibo zaurgarrienak immunizatuta, edo horretarako bidean jarrita, gure herrialdean zabalena den taldearen txanda heldu da: 40-49 urte artekoena. Horiei jartzeko hiru txerto klase daude, onetsi baita adin tarte horretan Janssenen txerto monodosia ere jartzea. Ez dut poza ezkutatuko, gero eta gertuago ikusten baitut neuk ere immunizatzeko aukera, neuretzat, eta nire adiskide gehienentzat.
Zailtasunak zailtasun, gero eta gertuago ikusten da taldeko immunitate desiratua, eta, ondorioz, urtebetean baino gehiagoan inguruan izan ditugun hainbat neurriren malgutze posiblea. Israelen gisako herrialdetan atzemandako datu epidemiologoek erakutsi dutenez, taldeko immunitatea lor liteke herritarren %70i txertoa jarri aurretik ere. Hain justu, %55-%60rekin erejaitsiera agerikoak ikusi dira aldagai guztietan: kutsatutako pertsonetatik hasi, eta ospitaleratze eta heriotzetaraino. Gainera, ebidentziek erakusten dute txerto guztiak direla baliagarriak COVID-19aren aldaera ezberdinek eragindako kasuen aurrean; hasi alfatik eta deltaraino. Albiste bikaina eta itxaropentsua da hori.
Pandemia atzean uztea ez da izango 2020ko martxotik erasaten digun osasun, ekonomia eta gizarte arloko erronka itzela bakarrik; hotz-hotzean begiratu beharko zaie, baita ere, utzi dituen ondorio guztiei, tartean herritarren buruko osasunaren okertzeari. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bakarrik, esate baterako, buruko osasuneko sareak 600.000 kontsulta izan ditu, eta suizidioak %27 ugaritu dira aldi honetan.
Koronabirusa. ZIENTZIA PENTSALDIAN
Urratsez urrats, taldeko immunitatera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu