EH Bilduk Donostiako Udalari eskatu dio Ategorrietako sarraskiaren biktimen errekonozimendu instituzionala sustatu eta adostu dezala sindikatuekin eta gainerako eragileekin. Markel Ormazabal eta Reyes Carrere EH Bilduren udal taldeko zinegotziek gogorarazi dutenez, «Donostian izan den langileen sarraski larrienak» ez du «inongo oroigarririk» hirian: «Ez dago bere memoriaren inongo aztarna ofizialik, eta Donostiako hiritar gehienek ez dute ideiarik ere gertakari horren inguruan».
Maiatzaren 27an 90 urte beteko dira Ategorrietan Guardia Zibilak zazpi langile tiroz hil zituenetik. Jose Carnes, Manuel Perez, Jose Novo Martinez, Antonio Barro, Julian Zurro Perez, Jesus Camprosola eta Manuel Lopez Diaz izan ziren hildakoak. Egun horretarako greba orokorrera deitu zituzten Pasaiako arrantzaleak, eta 4.000 pertsona inguru elkartu zituen manifestazio bat abiatu zen Trintxerpetik Donostiarantz. Ramon Aldasoro Gipuzkoako gobernadore zibilak ez zuen baimendu, eta Guardia Zibilak tiroka erantzun zuen.
EH Bilduk aitortza eskatu du Ategorrietako sarraskiaren biktimentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu