Sara Buesak «autokritika» eskatu die presoei

2018ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sara Buesa ETAk hildako Fernando Buesa zenaren alabak eta Buesa fundazioko presidenteordeak «autokritika zintzoa» egiteko eskatu zien euskal presoei, atzo, mintegiaren hasiera ekitaldian. Buesaren ustez, presoek modu «argian eta irmoan» gaitzetsiko balute eragindako samina, haien gizarteratzea erraztuko litzateke, eta, aldi berean, «arindu» egingo litzateke biktimek sufritzen duten oinazea. Hori egin ezean, ez dela ez «erreparaziorik» ez «humanizaziorik» lortuko ohartarazi zuen. Buesaren hitzetan, euskal presoek euren etxetik gertu egon beharko lukete, baina beraiek ere euren aldetik jarri behar dute biktima gehiagok babestu dezaten gizarteratzeko neurriekin «eskuzabal» jokatzea. Hala ere, azpimarratu zuen preso bakoitzaren esku dagoela autokritika egiteko erabakia, eta ezin zaiola inori inposatu bide hori hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.