Mari Jose Aranguren. Orkestrako zuzendaria

«Industriako sofistikazio maila hedatu behar dugu zerbitzuetara»

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2022ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Txostenean diozue euskal ekonomiak eta gizarteak pandemiaren krisiari eutsi diotela.

Hori da. 2021eko datuetan, eta batez ere 2022ko lehen bi hiruhilekoetan, ikusten dugu susperraldia sendoa izan dela. Egia daziurgabetasun handia dagoela: Ukrainako gerra, inflazioa... baina, horren barruan, lehiakortasunerako eta garapen ekonomikorako oinarri sendoak ditugu.

Mundua aldatzen ari da, eta ohartarazi duzue sektore batzuetan egokitze ahalmena galtzen ari dela.

Sofistikazio maila esatea zehatzagoa da. Industrian, gure sofistikazio maila altua da, Europarekin alderatuta. Zerbitzuetan, aldiz, ez dugu sofistikazio maila hori, eta zerbitzu batzuk oso garrantzitsuak dira industriaren garapenerako. Finantza eta merkataritza zerbitzuetan, publizitatean... Garrantzitsua litzateke arlo horietan sofistikazioa handitzea, lehiakortasun mailari eusteko.

Migrazioaren beharra nabarmendu duzue. 200.000 pertsona aipatu dituzue.

Aurreikuspen bat da. Orain jaiotze tasak handituta ere, epe ertain eta luzera emango luke horrek. Beraz, ikusten da demografia aurreikuspenak betetzeko migrazio saldo positiboak beharko ditugula: 200.000 pertsona inguru 2035erako. Migranteen artean, gazteen batez bestekoa handiagoa da. Lan merkatuan ditugun premia horiek haien artean garatuz joatea garrantzitsua da.

Txosteneko puntu beltza: gogobetetze maila igo egin da, baina jende gehiago dago esklusio egoeran.

Krisi garaiek ez diete berdin eragiten gizarte talde guztiei. Krisi garaiek gehiago eragiten diete herritar zaurgarrienei, eta krisi egoeretan adierazle horrek beti egiten du okerrera. Halere, gure pobrezia tasa Europako beste herrialde batzuekin alderatzen badugu, nabarmen txikiagoa da. Europako 240 eskualdeetatik %10 onenen artean gaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.