Kongresuak ez du onartu 'Zabalza auziari' sekretua kentzea

Erredakzioa
2021eko martxoaren 26a
00:00
Entzun
PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos elkartu egin dira Zabalza auziari buruzko agiriak sekretupetik ez ateratzeko. EAJk eraman du gaia Espainiako Kongresura, bozkatzeko. Kontrako 274 boto izan ditu, eta aldeko 74. Unidas Podemosek babestu egin du EAJren eskaera. Espainiako Gobernuari eskatzen zion auziarekin zerikusia duten agiriak sekretupetik atera ditzan, eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak berriz ireki ditzan kasu horri dagozkion eginbideak.

Aitor Esteban EAJko diputatuak esan du asmoa ez zela erakundeen aurka edo ETAren biktimen aurka egitea, baizik eta dokumentazioa bilatzea Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruan. Eskaera honen jatorriak hedatu berri den entzuketa batzuetan du oinarria: Cesid-eko Juan Alberto Perote eta Guardia Zibileko kapitain Pedro Gomez Nietoren arteko elkarrizketa batean esaten dute Zabalzarekin «eskua joan» egin zitzaiela Intxaurrondon.

Zabalza 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta haren gorpua hiru aste geroago agertu zen, Endarlatsa inguruan. Bertsio ofizialaren arabera, guardia zibilek Endarlatsara eraman zuten, ustezko zulo baten bila, eta ihes egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.