inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Ohikoak eta ezohikoak, euskarari kalte

2021eko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aktak euskara hutsez idazteko aukera ematen duen Udal Legearen artikuluaren konstituzionaltasuna zalantzan jarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, «gaztelania libreki erabiltzeko eskubide konstituzionala» urratzen duelako.

Esan beharrik ez da: gaztelania hutsez idatzita egoteak ez du inongo legerik urratzen. Euskaldunak erdara jakitera legez derrigortuta daude Hego Euskal Herrian. Eta, gainera, informazioa eta arreta euskaraz jasotzen tematzen baldin badira, oztopo lasterketa itzela pasatu behar izaten dute, bai osasun zerbitzuetan, bai justiziaren administrazioan, baita erakundeen gainerako leihatiletan ere.

Frantziako Konstituzio Kontseiluak legez kanpokotzat jo du berriki murgiltze eredua Ipar Euskal Herrian, frantsesaren aurkakoa delakoan. Euskarari etorkizuneko ateak ixten dizkioten ohiko harresi legalak hor dira, beti bezain sendo, euskararen menpekotasunaren berme. Koronabirusaren pandemia «estres proba» gehigarri bat izan da euskararentzat, EHUko hainbat irakaslek egindako ikerketa baten arabera. «Sarritan, euskara bigarren mailan geratu da». Ezohiko egoera zailetan ahulek gehiago sufritzen dutela ez da kontu ezezaguna; egiturazko menpekotasunak ahulago bihurtzen zaituela ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.