Radio Euskadik Miramonen daukan estudioko aurikularrak oso zaharkituta zeudela, eta berriak ekartzeko esaten nizun behin eta berriro, eta zuk bakarrik Eneko zenekien bezala erantzuten zenidan: «Zuek gonbidatuok dauzkazuen atzapar horiekin hondatzen dituzue berriak jarri eta berehala». Halako batean, REko estudiora iritsi eta gerrara joateko moduko aurikular berri gogor batzuk topatu nituen, belarriko mina astebeterako uzten duten horietakoak. Zure mendeku isila, Eneko. Bakarrik «hurrengoan isilik egon hadi» zeukan oharra falta zitzaien porlanezko aurikular haiei.
Despeditzeko aukera eduki gabe joan da Eneko Sansinenea Euskadi Irratiko konexioetako teknikari nekaezina, urpekari aparta eta gure herriarekin konprometitua garairik gogorrenetan. Harrobi zuhurra kazetariontzat. Azkenean, ez zenigun argitu duela lau hamarkada zer egiten erakutsi zenion Martin McGuinnessi Gros auzoko ezkutuko pisu hartan.
Handik urte askotara egindako bisita politiko batean, zure garaiko bisita ez zen politikoa izan, McGuinnessek Donostiako badian arrantza egin nahi zuela esan zigun. Jonpa Albisuk, nork bestela?, lortu zion txalupa. Eman, Eneko, eskumuinak beste bi artista horiei, asmatuko duzu eta non topatu.
HIZPIDEAK
Non daude aurikularrak, Eneko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu