martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Beroa dator gazteen uda

2022ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Badago liburu imajinario bat inork sekula idatzi ez bainaaskok denok ez esategatik buruz bageneki bezala betetzen duguna, batean ez bada, bestean: Arazoak modu zibilizatuan konpondu ez, eta betikotzeko dekalogoa.

Ez da aurreneko aldia gazte erakundeen arteko kale liskarrak gertatzen direna, baina uzta aurreratuta dator aurten. Berrienak, hau idazteko orduan behintzat, asteburu honetan Donostian Alde Zaharreko Gazte Asanbladako eta GKSko kideen artekoak.

Hamaika azalpen eta justifikazio emango dituzte batzuek eta besteek, nork bere bertsioa edukiko du, egia berdaderoa haiena dela aldarrikatuko dute lau haizeetara. Injustua bada ere, herritar askori bost axola horrek.

Herritar horien kezka nagusia da ezin dutela ulertu nola den posible printzipio politikoetan horren urruti ez dauden bi erakundetako kideen desadostasunak bukatzea irainekin, mehatxuekin, kolpeekin, talde borrokekin... Alegia, garai bateko hitz jokoa erabiliz, arrazoiaren indarra izan beharko lukeena, indarraren arrazoia izatea. Metodo paleolitikoa erabiltzea helburuen artean mundua errotik aldatzea daukaten gazteek.

Ez nahastu, zuen arerioa ez da zuen ondokoa. Hori bidelaguna da, aldeak alde. Lasai geratzen dira horrelakoetan mundua amiñi bat ere aldatu nahi ez dutenak, zuek kolpeka ikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.