Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Kontziliazioan ere mugak

2020ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Haurren eskubideei eta familia kontziliazioari dagokienez, bi poloak bezain urrun egon dira urte luzetan Ipar eta Hego Euskal Herria, ongizate estatuarekin lotutako beste parametro gehienetan bezala. Iparraldea beti joan da aitzinetik. Aldea handiagoa zen, agian, duela hamarkada pare bat; hainbat eskubide onartu dira Hegoaldean eta lehen erabat arrotzak ziren hainbat kontzeptu —kontziliazioa bera, kasurako— ja ez dira ezezagunak.

Baina, aldeak oraindik handiak dira. Konfinamenduan nabarmena izan zen aldea. Iparraldean, umeak egunean ordubetez atera zitezkeen kalera etxean itxi zituzten lehen egunetik beretik. Hegoaldean ia bi hilabetez egon behar izan zuten irten gabe, txakurrei ere eskubide hori aitortzen zitzaienean. Umeen eskubideak ezerezaren pare.

Orain, COVID-19aren ondorioz bakartzen dituzten haurren gurasoen gaixo agiriaren ingurukoak utzi du agerian bien arteko arrakala. Iparraldean gaixo agiria emango diete gurasoei, eta lan geldialdia egin ahal izango dute, etxean gelditu behar duten umeak zaintzeko. Hegoaldean, herenegun Espainiako eledun Maria Jesus Monterok esan zuenez, bakartuta dauden umeen gurasoei ez diete baja emango, umeak PCR proban negatibo ematen badu. Kontziliazioan mugak mugatzen du, inolako zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.