Mugak injustuak dira, askotan, bizitzaren edozein arlotan; adinean bezala, geografian. Eta zentzu onaren aplikazioa bezalakorik ez dago mugek eragiten dituzten injustiziak konpontzeko edo, gutxienez, leuntzeko. Beste horrenbeste gertatzen da arauen hertsitasunarekin.
Nahiz duela astebete Espainiako presidente Pedro Sanchezek berak iragarri konfinamendua arintzeko erritmo mailak estatua, autonomiak, probintziak eta udalak izango zirela, beste behin atzera egin, eta udalak kendu ditu asteartean ezagutarazitako arautegitik. Alegia, herrialdea da erritmoa zehazteko gutxieneko eremu erreferentziala. Probintzia bateko herri guztiek aldi berean egingo dituzte leuntze lanak, egoera birologikoan herrien artean egon litezkeen aldeak kontuan hartu gabe.
Espainiako Gobernuak erabaki du, oraingoz, herritarrak ezin izango direla igaro herrialde batetik bestera. Beraz, Mutrikutik ezin izango dira joan Ondarroara (6 km.), ezta Leitzatik Berastegira ere (9 km.). Baina bai Leitzatik Tuterara (150 km). Arauak sortzen duen arazoa senak konponduko du, erabakiak ez buru eta ez hanka ez daukalako.
Ez al da zentzuzkoagoa, konparazio batera, gehienezko kilometro kopuru bat ezartzea herritarren mugimenduak zehazteko orduan, begiratu gabe tarte horretan probintzia arteko muga bat dagoen edo ez?
HIZPIDEAK
Tuteratik Leitzara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu