martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Espainiako erregearen zigorra

2022ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Nola aukeratzen dute Hego Euskal Herriko alderdi politikoetan zein eledunek egingo duen Espainiako erregeak urtero egiten duen diskurtsoaren balorazioa? Ba ote dago boluntariorik, zozketa egiten dute edo txandakako egutegi bat daukate antolatuta? Edo urtean zehar bestelako konpromisoz libratu dena saritzen dute lan horrekin, alegia, diskurtsoa entzun—edo berri agentziaren laburpena irakurri?— eta iritzia ematearekin?

Seguru, lanbideak eskatuta, atsegin egiten ez zaizkien gauza asko egin behar izaten dituztela politikariek, eta bere burua erabat lekuz kanpo ikusten duten toki askotara joan beharko dutela. Ofizioaren morrontza. Baina ez litzateke arraroa izango gehien gorrotatzen duten zereginetako bat urtea joan eta urtea etorri errege horrek egiten duen diskurtsoaren analisia izatea.

Komunikabideekin pentsatuta, haien eskariz edo, egiten dituzte balorazio horiek alderdietako kideek, batere pasiorik gabe, komunikazioaz asko jakin gabe, aise igar daitekeenez.

Politikarientzat astuna bada, eta kazetariontzat aspergarria, zergatik ez dugu ituna egiten bi aldeok? Politikariek uko egingo liokete balorazioa egiteari, eta kazetariok bakean utziko ditugu egun horretan politikariak.

Hartara, denok pozik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.