Kolpe, muga, umiliazio... bat gehiago Caster Semenya atleta hegoafrikarraren kontra. TAS Kirola Arbitratzeko Epaitegiaren arabera, Semenyak botikak hartu beharko ditu bere berezko testosterona maila jaisteko, edo, bere testosterona maila naturalarekin lehiatzekotan, probaz aldatu, mugatutako proben barruan baitaude korrika egin ohi dituenak. Hori guztia bere gorputzak emakumeetan ohikoa dena baino testosterona gehiago sortzen duelako, eta horrek abantaila ematen diola uste dutelako, azterketa zientifiko bakar batean oinarrituta.
Semenya emakumea da. Hala esan du behin eta berriro. Hala ere, kirol erakundeek auzitan jarri izan dute haren emakume izaera. Azterketa umiliagarriak egin izan dizkiote. Lehiatzea debekatu ere bai.
TASek, funtsean, IAAF Nazioarteko Atletismo Federazioak ezarritako mugak babestu ditu. Onartu du «baztertzaileak» direla, baina baita «beharrezkoak, arrazoizkoak eta proportzionalak» ere, emakumeen kirolean lehia garbia bermatzeko. Lehia garbia? Goi mailako zenbat kirolariren lorpenak oinarritzen dira haien abantaila fisiko, fisiologiko edo genetikoetan?
Hori ez da eztabaidaren funtsa, ordea. Izan ere, kirol erakunde eta agintari jakin batzuek, testosteronaz gainezka, nahiago dute errealitatea haien mugetara eta sailkapenetara egokitu, haiek errealitatera egokitu beharrean. Noizko testosterona mugak haientzat?
Hormonak hartzera behartuta
HIZPIDEAK
Testosterona
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu