Lanak txartutako lesioak ere laneko gaixotasunak dira

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko gizarte arloko zortzigarren epaitegiak ebatzi du laneko gaixotasun gisa har daitezkeela lan egiteak txartutako lesioak. CCOOk azaldu duenez, «oso garrantzitsua» da epaia, eta espero du mutualitateek kontuan hartuko dutela langileen gaixotasun batzuk osasun zerbitzu publikoen bizkar ez jartzeko. Epaia I.C.G. langileari dagokio. Conforama lantokian altzariak kargatzen ari zela, min handia sentitu zuen gerrian. Fremap mutualitateak ez zuen gaixotasun profesional gisa artatu nahi izan, langileak lunbagoa izan zuelako aurretik. Epaiak dio, ordea, lana «krisiaren eragilea bada» laneko gaixotasun gisa har daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.