ESANAK

2015eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
«Ez da existitzen munduan talde terrorista bat 50 urteko historiarekin, alde bakartasunez armak, munizioak eta lehergailuak erabileratik kanpo uzteko prest dagoena, eta erakunde formaletatik baiezkorik jasotzen ez duena».

Ram Manikkalingam

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko zuzendaria

«Irudika al dezakezue Kofi Annan NBEko idazkari nagusi ohia Frantziara modu sekretuan sartzen eta etakideek hura lekuren batera gidatzen zuloren bat zigilatzeko, gobernuen babesik gabe? Espainiaren eta Frantziaren elkarlana beharrezkoa da»

Brian Currin

Abokatu Hegoafrikarra,NHTko kidea

«Zergatik egin behar dut nik zerbait?»

Mariano Rajoy2014-02-25

Espainiako gobernuburua, desarmatzeaz galdetu ziotenean Kongresuan

«Egiaztatze batzordearekin lanean ari gara. Diskretua izango naiz zerbait zehatza egon arte»

Iñigo Urkullu 2015-02-01

Eusko Jaurlaritzako lehendaria

«Ulertezina da estatuen jarrera. Zaila da horrela ezer egitea. Hori kontuan hartuta, dagokionak hori hausnartu eta erabaki egin behar du, ez bere buruari begira, baizik eta herri honen egoerari eta prozesuari begira»

Hasier Arraiz 2015-02-01

Sortuko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.