Miren Segurola. UEMAko koordinatzailea

«Eragin handia izan dezake; UEMAn udalek euskaraz jarduten dute»

GORKA RUBIO / FOKU.
arantxa iraola
2023ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea da Miren Segurola. Udalen «barne funtzionamendua» euskalduntzeko xedea dutenez gero, kezkaz hartu dute epaia.

Zer eragin izan dezake epaiak?

Handia. Azkenean, UEMAn udalek —beste udal hainbatek bezalaxe— euskaraz jarduten dute, eta arautuak dituzte kanpo harremanak ere. Ulertzen dugu, herritarren gisara, enpresa pribatuek ere badutela eskubidea aukeratzen duten hizkuntzan erlazionatzeko administrazioarekin, baina ulertzen dugu, baita ere, behin kontratu bat lortuta enpresak zerbitzu emaile bihurtzen direla. Beraz, alde horretatik, betebehar batzuk dituzte; tartean daude, hain justu, hizkuntza betekizunak.

Tankera honetako lehen epaia da. Kezka duzue gehiago izango ote diren?

Bai. Ikusten dugu epai bat bestearen atzetik datorrela: ez da kasualitatea. Garai oso berezi batean datoz: administrazioan lanpostu ugari egonkortzen ari dira, eta administrazioan hizkuntza erabilera arautzeko dekretu berria lantzen ari da Eusko Jaurlaritza.

Enpresa batek egin du kasu honetan hizkuntza klausulen aurka. Baina euskararen erabileraren alde ere ari dira asko...

Bai. Zorionez, badira euskararekiko atxikimendu handia duten enpresak, euskararen sustapenarekin oso-oso konprometitutakoak. Azken urteetan, aurrerapauso izugarriak eman dituzte hainbat enpresak, eredugarriak dira, eta horiei esker ere ari gara euskararen normalizazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.