2009, azaroa: Ezker abertzalean eztabaida hasiera estrategiari buruz.
2010, otsaila: Aldaketaren ebazpena: Zutik Euskal Herria.
2011-10-20: ETAren jarduera armatuaren behin betiko bukaeraren iragarpena.
2014-7-20: ETAk zioen «borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa» desegin zituela.
2017-2-19: David Plak Gara-n esan zuen ETAk «hausnarketa prozesu bat» egingo zuela orduko udaberritik aurrera.
2017-4-7: ETAk erakunde armagabetzat jo zuen bere burua, BBCn, agiri baten bidez.
2017-4-8: Armagabetze eguna.
2017-4-16: ETAren Aberri Eguneko agiria, esanez gogoeta hasiko zuela bere ibilbideaz eta etorkizuneko erabakiez.
2017, apirila: ETAren eztabaidaren txostenak Zuzendaritza Batzordeak militanteei.
2017-9-27: Gudari Eguna: ETAk adierazi zuen etorkizuneanez dela eragile politiko izango.
2017-10-18: HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak eta Foro Sozial Iraunkorrak giltzarri jo zuten ETAren «egitura militar guztiak desegitea».
2017-12-2: ETAk azaldu zuenez duela EPPK gidatzen.
2018-1-4: Foro Sozialak zioen uda aurretik espero zuela ETAren «desmobilizazioa».
2018-2-22: Gara-k ETAren eztabaidako dokumentuetako zati batzuen berri eman zuen; militanteak bozkatzen ari ziren.
2018-4-1: ETAren Aberri Eguneko agiria. Eusko gudariak omendu zituen, eta iragarri bere barne eztabaidan onartutako lehen adierazpena zela. Eztabaida, bukatzear.
2018-4-20: Adierazpen batean, ETAk esan zuen «zinez sentitzen» duela ibilbide armatuan eragindako kaltea.
BUKAERA PROZESUA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu