Turismoaren eredu jasangarria eskatu du legebiltzarrak

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak turismoa «eredu jasangarri batez» sustatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, EAJk, PSEk eta PPk aurrera atera duten mozio baten zuzenketaren bidez. Elkarrekin Podemos taldearena zen mozioa, eta talde proposatzaileak eta EH Bilduk abstentziora jo dute. Idatziak eskatzen dio Lakuari erakundeen arteko elkarlanean sakontzeko, eskaintza bateratua egon dadin turistentzat; modu horretan lurralde guztien aktiboak kontuan hartzea eta «enplegua eta jarduera ekonomikoa modu orekatuan banatzea» nahi dute EAJk, PSEk eta PPk.

Halaber, Jaurlaritzaren politikek «turismo jasangarria» gauzatzeko helburua izatea eskatzen du onartutako zuzenketak; turismo hori gauzatzen den eskualdeetan «balioa sortu» beharko luke jarduerak, idatziaren arabera. «Eredu horrek errespetatu behar du ingurumena, eta jasangarria izan behar du ekonomiarekiko, gizartearekiko eta kulturarekiko».

Era berean, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdi biek eta PPk aurrera atera duten idatziak eskatzen du turismorako pisuen inguruko txosten bat egitea. Exekutiboari pisu turistikoen egungo egoera islatuko duen txostena egiteko esan dio. Txosten hori legebiltzarrera igortzeko ere eskatzen du, han ezagutaraz ditzan datuak eta ondorioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.