Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak klusterreko ordezkariekin hitz egin zuen atzo, sektore bakoitzaren egoera zein den jakiteko. Oraingoz ekoizpenari eusten diote, baina antzeman dute eskariak gutxitu direla eta osagai batzuk falta direla. Horiek horrela, «ondorio latzak» espero dituztela aitortu diote Tapiari, baina bi edo hiru aste barru arte ezingo dituztela neurtu.
Klusterretako arduradunek eskaera batzuk egin dizkiete administrazioei: enpresak finantzatzeko laguntzak jasotzea, zergak geroratu ahal izatea, Gizarte Segurantzaren ordainketak atzeratzea, eta erregulazio espedienteak arintzea.
Klusterrek «ondorio latzak» espero dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu