Dendak itxiarazi ditu Italiak, behar handikoak salbu
Janari dendak eta botikak ez; eta bankuak eta aseguruak ere ez; garraio publikoa ez da geldituko; baina gainerako denda eta negozio guztiei ixteko agindu die Italiako Gobernuak. Gutxienez bi aste iraungo du neurri horrek. Taberna eta jatetxeei ere ateak ixteko esan die, baina etxeetara janaria partitzen utziko diete. Lehendik, eskola eta unibertsitateak itxita daude Italian, eta baita museoak eta antzerki eta kontzertu aretoak ere. Astelehenean, berriz, herritarren mugikortasuna mugatzea erabaki zuten. Lantegietan ere ari dira sentitzen egoera: Fiat Chryslerrek lau lantegi gerarazi ditu. 12.000 kutsatu baino gehiago ditu Italiak: 827 hil dira orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu