Astelehenean bere balioaren %24 galdu ondoren, Brent upelaren prezioak ia %10 egin zuen gora atzo, eta 37,7 dolarrean salerosten zen gauaren hasieran.
Oso litekeena da, ordea, gutxi irautea erreboteak, Saudi Arabiak iragarri baitu bere ekoizpena 2,5 milioi upel handituko duela datorren hilean, 12,3 milioi upeleraino. Hori lortzeko, putzuak ahalik eta gehien ustiatuko ditu, eta erreserba batzuk erabili. Merkatua petrolioz gainezka jarrita zigortu nahi du Errusia, uko egin ziolako joan den astean proposatutako murrizketari. Moskuk, baina, erronkari eutsi dio, eta erantzun du milioi erdi upel handituko duela ekoizpena. Petrolio merkeak AEBetako fracking bidezko ekoizleak hondoratzea espero du.
Petrolioak gora egin du, 37 dolarreraino
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu