Akordiorik gabe amaitu da metaleko itunaren bilera

2019ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hogeigarren bilera zuten sindikatu eta patronalek Bizkaiko metaleko ituna negoziatzeko, eta, aurrekoetan bezala, alde bien jarrerak oraindik gerturatu gabe daude. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk atzo ohar bidez azaldu zutenez, patronalak erantzun «eskasa» eman zion aurreko bileran egin zuten proposamen bateratuari. Beraz, ostegun eta ostiraleko greba deialdiei eutsiko diete. FVEMek, bestalde, adierazi zuen «arduragabekeria» izan zela negoziazio mahaian greba deialdiekin eseri izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.