Aitor Mendiluze Gonzalez

«Sartu nintzen baino hobeto atera naiz, alde askotatik»

IÑIGO URIZ / FOKU.
Andoni Imaz
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Txapelketako helburu nagusiak garbi zituen Aitor Mendiluzek (Andoain, Gipuzkoa, 1975): «Jendearekin egoteko modua zaintzea eta gozatzea, bertsotan nire modua erakustea, eta, batez ere, gozatzea». Inportanteenetik hasita, gozatu zuen herenegun Nafarroa Arenan, eta «aseta» dago, horregatik. «Ez nuke esango beste batzuetan izan ez naizen Aitor bat izan naizenik, ez beste batzuetan izan ez dudan helbururik izan dudanik: esango nuke momentu egokia zela niretzat horiek guztiak batera hartu eta gozatzeko».

Orain arteko finaletan ere gozatu izan du, baina gauzak bizitzeko modua aldatu egiten da. «Esperientziak beste talaia bat ematen du, beste egoera animiko eta emozional bat». Izan ere, bost urte ez dira alferrik igaro: «Urteotan pasatu dugun guztiak, finala Nafarroan izateak... Kanpoko elementu horiek sentsazio batzuk handitzen dituzte. Beti gozatu dut egin nahi izan ditudan gauzak egiten saiatuz, baina barruko eta kanpoko baldintzatzaileek desberdintzen dute lortutako plazera».

Azken agurra berezia izan zen: amari eskaini zion, eta entzule ugari hunkitu ziren harekin batera. «Uste dut jendeak bere esker ona hor agertu zidala, eta nik ere banuen amarekin konektatzeko behar bat eta nahi bat». Gainontzean, arratsaldeko bakarkakoak «markatu» zuen, «ez zelako gai eroso-erosoa momentu batean», eta gustura geratu zen goizekoarekin ere. «Sentsazioa daukat finalera sartu nintzen baino hobeto atera naizela, alde askotatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.