Koronabirusa

Azken asteko kasu kopuru handiena izan da Hegoaldean

2020ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Beheranzko joera eten dela dirudi. Atzo jakinarazi zenez, herenegun Hego Euskal Herrian 743 kasu atzeman ziren, aurreko egunean baino %18 gehiago. Gainera, azkeneko bi asteetan egunean batez beste 724 positibo izan direnez, hortik gorako datua izan zen herenegungoa. Araban izan ezik, gainerako lurraldeetan gora egin dute kutsatuen kopuruek: Bizkaian, %15 gehiago; Gipuzkoan, %24; eta Nafarroan, %78. Asteazkenean, abuztuaren 18tik honako kopururik txikiena izan zuten Nafarroan, baina atzokoa gorakada esanguratsua da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du azken egunetan lau hildako izan direla, 67 eta 90 urte artekoak.

Osakidetzako eta Osasunbideko ospitaleetan, 603 lagun daude uneotan, horietatik 157 ZIUko oheetan, bezperan baino hiru gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.