Michelineko beharginak lanera itzuliko dira

2020ko uztailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abuztuaren 10ean jardunera itzuliko dira Gasteizko eta Lasarteko (Gipuzkoa) Michelineko langileak. Araban erreferentziazkoak diren enpresek albiste txarrak baino ez dituzte iragarri azken asteetan —Tubacexeko eta Aernnovako kaleratzeak, besteak beste—, baina Michelinek berri on bat eman zien atzo bere langileei. Izan ere, berez, irailaren 15era arte zegoen indarrean maiatzaren 12an langileekin bigarrenez adostu zuten enplegu erregulazioa, lana aldi baterako erregulatzeko dosierra.

Michelinek 3.300 langile inguru ditu Gasteizko lantegian, eta haien bi heren, 2.200, duela hogei egun inguru irten ziren aldi baterako erregulaziotik. Orain, jona-etorria areagotu dela eta, gora egin du produkzioak, eta Michelinek lanera itzultzeko agindu die falta diren 1.100 beharginei: «Datozen bi hilabeteetarako aurreikuspenekin, ez dago langileek aldi baterako enplegu erregulazioan jarraitzeko arrazoirik».

Gurpil erraldoiak egiten dituzten langileak itzuliko dira abuztuan lanera. Enpresak Gasteizen ekoizten dituen produktu garrantzitsuenetariko bat dira. Michelinen pneumatikoak erabiltzen dituzte sarri asko traktoreek, anbulantziek, suhiltzaileek eta kamioiek,eta, enpresaren arabera, hornitzaile bakarrak dira kasu batzuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.