Gizonen inplikazioa «giltzarri» jo du Iñigo Urkulluk

2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizonduz-en kongresua ireki zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta berdintasunaren alde ekitera deitu zituen gizonak. Haren hitzetan, bi «giltzarri» daude «berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egiteko»: emakumeen ahalduntzea eta gizonen inplikazioa. «Bi eremu horietan lan egin behar dugu, beharrezkoak eta elkarren osagarriak direlako». Etxeko eta zaintza lanetan pausoak eskatu zizkien gizonei, baita bortizkeriaren kontra ere, eta erantsi zuen berdintasuna «transmititzea» ere funtsezkoa dela: «Belaunaldi berriei irakatsi behar zaie badagoela gizon izateko beste modu bat». Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak ere Gizonduz-en lana goratu zuen: «Ezinbestekoa den bide bat abiatu zuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.