Irudia. Iruñea
Foro Soziala Hualderekin elkartu da
Agus Hernan, Fernando Armendariz,Jose Luis Uriz eta Expe Iriarte Foro Sozialeko ordezkariak Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin elkartu ziren atzo, eta Elkarbizitza demokratikoaren eraikuntza Nafarroan, aukerak eta arriskuak txostena helarazi zioten. Foro Sozialaren arabera, «gizarte zibileko ahotsak jasotzen dira, eta elkarbizitza demokratikoaren ardatza elikatzen da, irabazleen eta galtzaileen arteko logika gailentzea nahi dutenen aurrean». Konponbidea eragozten duten hiru korapilo nagusi daudela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu