JIRA
Izugarria
Izugarria behar du bestearen beldur bizitzeak. Izugarria behar du arrakala orgasmikoa bezalako izen sintagmaren beldur, edo zu baino eskuindarragoen beldur, zuk zeuk lehenago onartutako hitzaldia zentsuratzeak. Izugarria izan behar du sexuaren plazeraz edo plazer faltaz hitz egiteko beldur bizitzeak, horrek zure plazeraz edo plazera emateko zure ahalmenaz esan dezakeena are izugarriagoa delako. Izugarria da XXI. mende betean mendebaldeko gizon heterosexual gehienen ahuldade erakuskeria. Izugarria da hainbeste ahuldade oraindik boteredun elkartuta ikustea. Izugarria behar du hiri bateko alkatea izateko gehiengo eskasa eduki, gobernatzeko ez nahikoa, eta zure agintaldia debekuan, ezezkoan, ukazioan, deuseztatzean oinarritzeak. Garai bateko izendapen aski ospetsua, Ezetzaren Koordinakundea, gogotik irabazten ari dira. Munduko eskuina, egun, lehenago egindakoa, lehenago lortutako eskubideak desegin eta desegituratzera emana dago. Izugarria behar du atzera jotzea ez beste proposamenik ez edukitzeak herriarentzat. Izugarria da, halaber, zenbatek bat egiten duten horrekin.Nostalgia, oro har, izugarria da, ez baita egia izaten lehenago hobeki bizi ginenik, pixkanaka egia bihurtzeko bidean jarri bagaituzteere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu