ERREAKZIOAK

2018ko urriaren 24a
00:00
Entzun
«Epai honek, sufrimendua areagotu, eta presoen auziari irtenbidea emateko urratsak ez baizik oztopoak dakartza; mendekuan oinarritzen den lege bati aurre egin eta justiziaz jokatzeko eskatu beharrean, beste aldera begiratu eta egoera hau bere horretan mantentzea dakar»

Inaxio Oiarzabal Sare

«Erabaki honek argi eta garbi uzten du Estrasburgok Espainiak dituen legedi maltzurrak babesten dituela. Helburu politikoak eta mendekuz josiak diren legeak. Sufrimendua baizik ez dio sortzen euskal gizarteari eta presoen ingurumenari. Erabakia bake prozesuaren oztopo bat da. Beste behin errepikatu nahi dugu badela garaia Espainiak bake prozesuaren aldeko urrats baikorrak egiteko»

Bagoaz

«Espainiako eta Frantziako Estatuek, gure herriaren aurka gerra zigorrak aplikatzean, gaizki deituriko 'Nazioarteko Komunitatearen' babesa dute beti, eta Estrasburgoko Auzitegia horren parte da. Militanteen eskubideak defendatzearen aldekoak garen arren, herri borrokak lortuko du errepresioa geldiaraztea»

AEM

«Estrasburgo Espainiako Estatuarekin lerrokatu da, eta epai honen inguruan zeuden aurreikuspen guztiak zapuztu ditu. Berri onak espero genituen, baina kontrakoa jaso dugu. Ez zen euskal jendarteak espero zuena, ez presoek eta haien senideek merezi zutena»

LAB

«Europako Giza Eskubideen Epaitegiak justizia egin du. Epaia aurkakoa balitz, kalean izango lirateke hainbat ETAko kide, eta beste hogeiri murriztuko litzaieke zigorra. ETAren biktimak Estrasburgoko epaitegiak babestuta sentitzen gara»

Covite

«Estrasburgoko auzitegiak justizia egin du, logikaren barruan. Ez du inolako zentzurik herrialde ezberdinetako zigorrak gehitzeak, bakoitzak bere kode penala baitu»

Daniel Portero Dignidad y Justcia

«Ezusteko positiboa izan da Estrasburgok Espainiari arrazoia ematea. Oraingoan ongi egin da lan; Espainiak bere posizio juridikoa defendatzen jakin du»

Maite Araluce AVT

«Esperantza gutxi nuen, eta berri ona da. Posible da Maria Elosegi epaileak zerikusiren bat izatea. Berri ona da biktimen justiziarako eta duintasunerako»

Mari Mar Blanco FVT
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.