«Koherentzia» eskatu du PSEk erakunde orotan aurrekontuak ahalbidetzeko

joxerra senar
2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
PSE-EEk beharrezkotzat jo du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde orotan 2021eko aurrekontuak aurrera ateratzea. Idoia Mendia idazkari nagusiaren esanetan, pandemiak konpromiso «are handiagoa» exijitzen du eraginkortasunez erantzun ahal izateko. Mendiaren arabera, Espainiako Kongresuan, PSOEk, EAJk, EH Bilduk eta Unidas Podemosek borondatea agertu dute estatuko aurrekontu orokorrak aurrera ateratzeko. Ildo bereko konpromisoa eskatu du gainerako euskal erakundeetan; haren esanetan, alderdiek «koherentziaz» jokatu behar lukete.

Atzo arratsaldean, Mendiak bilera telematikoa egin zuen PSE-EEko gainerako buruzagiekin; nabarmendu zuen ez direla ari «itun autonomiko» bat proposatzen, baizik eta «jarrera arduratsu eta irekia izatea».

Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Radio Euskadin adierazi du «eskua luzatuta» daukatela Elkarrekin Podemosekin aurrekontuen gaineko akordio bat egiteko. Uste du alderdiak baduela «borondatea».

Gutun Sozialaren protestak

Gutun Sozialak elkarretaratzeak egin zituen atzo Donostian eta Gasteizen, «bizitza lehenetsiko duten aurrekontuak» eskatzeko. Aberastasuna banatzea eta zerbitzu publikoak indartzea galdegin zuen, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.