Lauak taldeak 138 langile kaleratzeko prozedura abiatu du

Erredakzioa
Baiona
2020ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Abuztuan iragarri zituen kaleratzeak gauzatzeko urratsak egitenjarraitzen du Lauak talde aeronautikoak. Lan arloko agintariei eskatu die 198 langile kaleratzeko baimena, horietatik 138 Hazparneko (Lapurdi) eta Aiherrako (Nafarroa Beherea) lantegietan, eta gainontzekoak Isle-Jourdainen (Frantzia). Taldeak 530 langile inguru ditu Euskal Herrian.

Lan agintaritzak bi asteko epea du orain Lauak-en eskaerari erantzuteko. Baiezkoa bada, haren ondoren hasiko dira langileak kaleratze gutunak jasotzen.

Konfinamenduen eta bidaiatzeko beste mugen ondorioz aeronautikaren sektore osoa «larri» dagoela argudiatu du enpresak kaleratzeak justifikatzeko. Nagusiki Airbusentzat egiten du lan, eta lan eskaerak asko gutxitu direla azaldu du: %50 2020ko azken bederatzi hilabeteetan. Erantsi du beste hainbeste gutxituko zaizkiola salmentak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.