Orain presoak! lelopean, euskal presoen eskubideen aldeko martxa eginen dute Bakegileek uztailaren 10ean, Baionatik Donibane Lohizunera (Lapurdi). 31 urte daramatzate preso Jakes Esnalek eta Unai eta Jon Kepa Parotek, eta horiek askatzeko eskatuko dute,bi herrien artean diren 31 kilometroetan ibiliz. Esnalek eta Jon Kepa Parotek behin baino gehiagotan egin dute baldintzapean aske gelditzeko eskaera.
Frantziako Justizia Ministerioarekin harremanetan segitzen badute ere, Bakegileek azpimarratu dute egiten dituzten eskaerek ez dutela erantzun baikorrik eskuratu, eta kezka agertu dute azken urteetan Frantzian gertatzen ari den «lerratze sekuritarioaren» ondorioz egoerak har lezakeen bilakaerarekin. Terrorismoaren kontrako Frantziako fiskaltzaren jarrera azpimarratu dute, beste behin: «konfrontazioa» nahi duela eta «iraganeko eskemetan» dela erran dute.
Presoen aldeko martxa eginen dute Bakegileek uztailaren 10ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu