Bilboko portuko garraiolarien greba amaitu da

2022ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko portuan lan egiten duten garraiolarien greba amaitu da. 700 garraiolari inguru, edukiontziak kargatzen dituztenak, greban zeuden oraindik, baina atzo akordio batera iritsi ziren enpresekin, eta lanera itzuli ziren. Astelehenean muzin egin zioten garraio enpresen eskaintzari, baina atzo portuko agintaritzak egin zituen artekari lanak.

Duela hiru aste Hego Euskal Herrian hasi zen garraiolarien greba ofizialki amaitu da. Bilboko portuan granelak mugitzen dituzten garraiolariak iragan ostiralean itzuli ziren lanera, eta edukiontziak mugitzen dituztenak falta ziren. Garraiolariek zerbitzuen prezioa igotzea eskatzen zuten, haien iritziz 15 urte zeramatzatelako baldintzak okertzen. %12ko igoera eskatu zuten, erregaien garestitzeari lotuta, eta prezioak hilabetero berrikusteko mekanismoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.