Johañe Etxebest izango da EKE Euskal Kultur Erakundeko zuzendari berria. EKEren administrazio kontseiluak abenduaren hasieran egindako bileran hartu zuen erabakia, eta otsailaren 1ean jarriko da indarrean. Pantxoa Etxegoin orain arteko zuzendaria ordezkatuko du Etxebestek, Etxegoienek erretiroa hartuko baitu 2021eko urtarrilaren 30ean.
Euskal kulturaren alorrean bide luzea egindakoa da Etxebest. Euskal Ikasketak amaitu eta gero, luzaroan irakasle izan da, eta 2015etik Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna da.
Tokiko kultura munduan inplikatua, Etxebest kultura elkarte askotako administratzailea da (Konpany Beritza, Larraineko Maskaradak, Aitzindariak...), baita koreografoa, dantzaria eta musikaria ere hainbat konpainiatan (Kautere Balet, Konpany Beritza, Elirale...). Bestalde, pastoraletan eta maskaradetan dantzari eta txirulari ere aritu izan da.
Johañe Etxebest izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko zuzendari
Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna izan da orain arte. Pantxoa Etxegoin ordezkatuko du, heldu den otsailaren 1etik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu