Hego Euskal Herriko erietxeetan 259 paziente daude koronabirusak jota

ZIUetan 42 gaixo artatzen ari dira. Ipar Euskal Herriko sei txertaketa gune itxi dituzte, jarduera faltagatik; medikuengana jotzeko erran dute

Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
COVID-19aren pandemiaren datuak emeki hobetuz joan dira azken asteotan. Orain, apaltze hori doi bat moteldu da. Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, koronabirusa duten 259 paziente artatzen ari dira Hego Euskal Herriko ospitaleetan. Horietarik 42 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan dira, larri. Duela bi asteko datuekin alderatuta, %18 apaldu daerietxeratutako pazienteen kopurua, eta 27 gutxiago daude ZIUetan.

Kutsatze datuei dagokienez, atzo, 593 herritarrek eman zuten positibo Hegoaldean. Orotara, 3.928 proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak; %15ek eman dute positibo. Asteko datuak begiratuta, 6.044 kasu positibo atzeman dira otsailaren 28tik martxoaren 6ra. Tarte horretan, bestalde, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, 106 izan dira koronabirusagatik hildakoak.

Ipar Euskal Herriko datu zehatzik ez du ematen Eskualdeko Osasun Agentziak. Halere, azken datuen arabera, Ipar Euskal Herria barnean duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduan intzidentzia tasa metatua 739 da, hamalau eguneko. Duela aste bat, 874 zen.

Txertaketa gune gutxiago

Ipar Euskal Herrian, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi du zenbait txertaketa gune itxi dituztela, atzotik: Hiriburukoa, Kanbokoa, Hazparnekoa, Uztaritzekoa (Lapurdi), Garazikoa eta Bidaxunekoa (Baxenabarre). Zehaztu dute herritarren %81 direla bi dosi dituztenak, eta %61 pauta osoa dutenak. Hala, erran dute txertoa jarri nahi dutenak familia medikuengana bideratuko dituztela. Angeluko (Lapurdi) Herriko Etxeak, bestalde, iragarri du txertaketa gunea datorren astean itxiko dutela, hilaren 12an. 2021eko urtarriletik 85.000 dosi banatu dituztela zehaztu dute.

Miarritzen (Lapurdi) gunea irekia da oraino, eta jakinarazi dute Novavax txertoaren dosiak jartzen hasi zirela, atzo. Ez da ordurik hartu behar txerto horren dosi bat jartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.