Udan irits daitezkeen migratzaileei laguntzeko asmoz, Jaurlaritzak Uda 2021 kontingentzia plana aktibatuko duela jakinarazi zuenBeatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo, Irunen (Gipuzkoa). 500 toki egongo dira gehienez, eta hiru egoera posibleren arabera aktibatuko dira. Sailburuak aurreratu zuenez, Irunen eta Bidasoa eskualdean 338 toki izango dituzte.
Artolazabalek Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariarekin batera eman zuen atzo prentsaurrekoa. Hain zuzen, Legarretak azaldu zuenez, udako planak hiru egoera posible bereizten ditu: egun berean ehun pertsona baino gehiago hartu behar izatea, 200 pertsona baino gehiago, eta 400 pertsona baino gehiago. Hirugarren egoera ohiz kanpokoa izango litzatekeela esan zuten. Era berean, sailburuak Errenteriako Gaztelutxo aterpetxearen (Gipuzkoa) garrantzia azpimarratu zuen. Adingabeen gaineko ardura duten andreei harrera egiteko erabiliko da, eta zerbitzu garrantzitsua da: «Migrazioaren draman, talderik ahulenetako bat da».
«Lankidetzaren» garrantzia
Artolazabal sailburuak erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuen atzoko agerraldian. Haren esanetan, hori gabe herrena litzateke migratzaileei eman beharreko arta. «Erakundeen arteko mahaia osatzen duten hirugarren sektoreko organismo eta eragileen inplikazioa eta lankidetza» giltzarri direla adierazi zuen. «Batzen gaituena bilatzen dugu, begirada ahulenengan jartzeko».
Jaurlaritzak 500 toki prestatuko ditu udaran migratzaileei laguntzeko
Hiru egoera posibleren arabera aktibatuko dituzte tokiak. Bidasoa eskualdean jarriko dituzte gehien-gehienak: 338 izango dira, hain justu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu