Lurraldeek ere badute zeresana funtsen banaketan
Jainagak dei egin zien Europako funtsei, eta Azpiazu sailburuak ere behar hori nabarmendu zuen: «Euskadin oinarri ona dugu funts horiek hartzeko, eta hau pasatzen utzi ezin dugun aukera bat da». Azken hitza Espainiako Gobernuak du, baina erakundeen arteko lankidetza eskatu zuen funts horien helmuga zein izango den erabakitzeko. «Herri eta lurralde mailako agintaritzek bezero garrantzitsutzat hartuak izan behar dute, eta haien iritzia eta inplikazioa ere kontuan hartu beharra dago», aldarrikatu zuen. Berriro azaldu zuen EAEk 5.700 milioi euro jasotzea espero duela, eta 13.000 milioiko inbertsioa egitea lau urtetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu