Gaztelaniaz irakasteko 108 postu eskainiko ditu Nafarroako Gobernuak

2016ko lan eskaintza batean euskarazko postu kopuru hori eman zuen gobernuak, baina erabakia baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak

2016ko LEParen aurka protestara irten ziren sindikatuak Iruñean. I. U. / FOKU.
jon olano
2020ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak gaztelaniaz aritzeko 108 irakaslerentzako lan eskaintza publikoa egitea onartu du gaurko Gobernu Kontseiluan, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epai bat betetzeko.

Auzia 2016koa da: Nafarroako Gobernuak euskarazko irakaskuntzan aritzeko 108 irakasle kontratatzeko lan eskaintza publiko bat argitaratu zuen, baina helegitea aurkeztu zuen Afapna sindikatuak, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion sindikatuari. Gero, auzitegiaren erabakia berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Orain, epaia betetzeko, gobernuak beste horrenbeste postuko lan eskaintza bat egingo du, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen espezialitateetan.

Javier Remirez lehendakariordeak adierazi du Auzitegi Gorenaren ebazpena betetzeak ez duela eragin behar 2016ko lan eskaintzan postua eskuratu zuten 108 pertsonek funtzionario izaera galtzea, «interes publikoari eta funtzionario izendatutako 108 pertsonen eskubideei kalte» egingo liokeelako.

Erabakia «egokia», «orekatua» eta «bidezkoa» dela adierazi du Remirezek. Azaldu duenez, 2016an postua lortu zutenei orain funtzionario izaera kentzeak «ez lioke mesederik egingo sistemari, 2016an euskaraz deitutako postuek beharrezko izaten jarraitzen dutelako gaur egun».

Euskarazko 108 lanpostuetatik ehun salatu zituen Afapnak: Euskarako 35, Ingeleseko 25, Pedagogia Terapeutikoko 20, Musikako 10 eta Gorputz Heziketako 10. Entzumen eta Hizkuntzako zortzi postuak ez zituen salatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.