Hizkuntza politikarako funtsa atxiki nahi dute

EEPk eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena berritu dute euskararen arloan ari diren eragileak diruz laguntzeko. 1,9 milioi euroko funtsa osatu dute

Miren Dobaran, Beñat Arrabit eta Bernadette Soule, atzo, Baionan. G. FAUVEAU.
Oihana Teyseyre Koskarat.
Baiona
2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak 1.930.000 euroko diru funtsa osatu dute Ipar Euskal Herrian euskalgintzan ari diren erakunde eta elkarteak sostengatzeko. Pandemiak eragin duen krisi ekonomikoaren ondorioz, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Beñat Arrabit EEPko lehendakaria kezkaz mintzatu dira: «Datorren urterako erronka izanen da aurrekontu bera mantentzea».

Bernadette Soule EEPko zuzendariak azaldu du neurri bereziak hartu dituztela aurten. Maiatzean 2020ko laguntzaren %75 isuri zieten hartzaileei, «segurtasun finantzarioa laguntzeko».

Hezkuntzan ari diren eragileek 496.000 euroko laguntza lortu dute; AEK-k, 520.000 eurokoa; hedabideei 537.500 euro emanen dizkiete; eta aisialdian ari diren elkarteek 244.000 euroko laguntza jasoko dute, orotara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.