Irudia. Gasteiz
Presoen «blokeoaz» oharra legebiltzarrari
Foro Sozialak euskal presoen «gizarteratze» prozesuak «blokeatzeko arriskuaz» ohartarazi zion atzo Eusko Legebiltzarrari. Joan den astean Nafarroako Parlamentuarekin egin bezala, Foro Sozialeko kide Agus Hernan, Teresa Toda eta Aitzol Asla Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidentearekin bildu ziren atzo. Presoei buruzko azken txostena eman zioten Tejeriari, eta, harekin bildu ondotik, adierazi zuten Eusko Legebiltzarreko presidenteak «arretaz» entzun zituela haien azalpenak. «Adostasunak» eskatu ditu foroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu