Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Maitasuna

2020ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Sare sozialetan dudan kontu batera, mezu pribatuen txokorahain zuzen ere, letter bi heldu zitzaizkidan egun berean. Biek ere dirua eskaintzen zidaten. Lehenengoa, alemanez idatzia, hiru miloi euroko mailegua egiteko gertu zegoen. Urte betean, baina, %3ko interesekin itzuli behar nion. Pagotxa, gero.

Bigarrena, aldiz, erromantikoagoa zen, maitemintze hutsetik harago doana. Maitasun sakon, sarkor, zuzen, garbi... film erromantikoa zirudien, baina erreala zen. Zertarako zabaldu Tinderren kontua Twitter nahikoa bada? Etienne Nodet delakoak (bigarren mezua bidali zidanak) Txiolanden dudan profila begiztatu zuen; argazkia, leloa, eta bertan agertzen direnak. Ikusi eta atoan ebatzi zuen: hau pertsona ona da, konfiantzazkoa, maitekorra, merezimenduz beterikoa. Hortik amodiora ez dakit zenbat behar izan zuen, baina ausardia batu zuen neuri idazteko. Bera kanadarra da eta han bizi da, baina hilzorian dago, azkenengoetan. Duela hiru urte alargundurik, bakarrik dago mundu lakar honetan. Boli Kostan kakao eta kafearekin egindako mugalari lanen ondorioz aberatsa da, eta bi miloi euro oparitu nahi dizkit. Zenbat sorkuntza beka sor litezke bi miloi eurorekin? Horixe da kolpera etorri zitzaidan ideia. Etiennek uste du elkartu behar garela dirua zelan emango didan azaltzeko eta bere emaila pasatu dit honetarako, idatz diezaiodan.

Honetan denetan harrigarriena ez da nire txioprofila behatu eta seko amoratu izana, txundigarriena da (eta honek izugarri poztuko du Kike Amonarriz) euskaraz bidali didala mezua. Alegia, Etiennek ikusi du nik zein hizkuntza darabildan sarean, detektatu du, eta itzultzaile automatikoa (edo) bilatu du euskaratze lana hartzeko.

Guztiarekin ere albiste ona dela uste dut. Nork esan behar zien itzultzaile automatikoetan lanean su eta gar egon direneispam-erako ere balioko zuela sortutako gailuak? Azken finean hau ere bada normaltasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.