Goizalde Landabaso
LARREPETIT

Mugaz bestaldekoak

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Zer ezagutzen duzu mugaz bestaldeko biztanleengandik, gure herria ere baden zati horretaz? Euskal Elkargoa zer da? Nor du lehendakari? Zenbat eta zeintzuk dira Iparraldea deitzen dugun horren baitan dauden lurraldeak? Esan zenitzake hiriburu nagusien izenak? Eta apur bat korapilatsuago, auzapez nagusien izen-abizenak zeintzuk dira? Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique ezagutzen dituzu? Zein da San Juan de Luzen euskarazko izena? Eta Tardets, Urrugne edo Boucau-renak? Esan diezadakezu mugaz bestaldean dagoen euskal idazleren edo musikariren baten izenik? Noiz ospatzen ditu jaiak Baionak? Zein herritan jaio zen Maurice Ravel? Frantziako moda etxe batek Lapurdin du jatorria, zein da tixert ospetsu hauek biltzen dituen etxearen izena? Nork kantatzen zuen Euskal rock&roll? Non dago lurperatuta Luis Mariano? Esan diezadakezu leize garrantzitsuen izenik? Non jaio zen Xalbador bertsolaria? Zer da Holtzarte? Jan duzu inoiz Gâteau Basque? Itsasun eta Ezpeletan, zer dute ezagun? Egiten al da ardorik Iparraldean? Laborarien sindikatuak zein izen du? Maulek izen bikoitza du eta bere izenean beste leku bat du, zein? Nola du izena Hendaia gaineko gazteluaren jabea zenak? Eta Hendaiako hondartzak? Zein herri bilakatu zen Europako aristokraziarentzat opor gune? Zenbat alderdi politiko dago iparraldean? Ofiziala da euskara? Euskaraz ikas liteke? Frantsesez badakizu zerbait esaten? Euskaraz eta frantsesaz gain, zein beste hizkuntza hitz egiten da Iparraldeko leku batzuetan? Eskiula Euskal Herria da? Non egiten da Herri Urrats? Madonnarekin kantatu zuen taldeak zer izen du? Badakizu zein den kolegioaren eta lizeoaren arteko aldea? Donibane Lohizuneko kale nagusiaren izena zein da? Eta Baionako auzo zaharraren izena? Zein departamentutan dago kokatua Iparraldea? Eta zein zenbaki du? Nor zen Agustin Xaho? Noraino heltzen dira gure itoginak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.