Nagore Arin. BERRIAko kazetaria

«Esango nuke alerta gorri bat piztu dela gai honen inguruan»

mikel p ansa
Andoain
2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Kazetaritza idatzian aritu da, baita telebistako kameren aurrean eta atzean ere, eta orain podcast bat egingo du, lehen aldiz. Nagore Arin (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 1997) kazetariak gidatuko du Kinka podcasta, hamabostero, eta azaldu du «erronka pertsonal polita» zaiola: «Nire ahotsa bilatzen ari naiz, eta eroso sentiarazten neure burua. Eta gustatzen ari zait; balantza oso orekatua dago urduritasunaren eta pozaren artean». Gaur bertan jarri dute entzungai podcastaren lehen saioa.

Ikusi gehiago:Krisi ekologikoari buruz podcast bat eta buletin bat abiatu ditu BERRIAk

Zergatik aukeratu du BERRIAk ingurumena eta klima larrialdia podcast bat egiteko, orain?

BERRIAk beti jorratu izan du gai hori, tentuz eta sakon, baina uste dut bazela garaia eskaintza zabaltzeko, bai mamian eta bai beste euskarrietara. Jendartean, arreta berezia hartzen ari da gai hau, eta denok zeharkatzen gaitu. Eta, bizi garen garaiaren gakoak azalduko dituen kazetaritza bat egitea dagokigunez, uste dut unea zela BERRIAk halako apustu bat egiteko. Esango nuke alerta gorri bat-edo piztu dela gai honen inguruan.

Nolakoa izango da podcasta?

Ingurumenarekin eta klima krisiarekin lotutako gaiak landuko ditugu, sakon, baina, aldi berean, gaia bera ere jarriko dugu mahaian; podcastak atmosfera bat sortuko du, iraunkorragoa. Gaurkotasuna landuko dugu, baina tresna batzuk emango ditugu entzuleek beren egunerokotasuna aldatzeko, kontu batzuk ezbaian jartzeko... Albisteak ematea baino gehiago da proiektua.

Zeinek entzun beharko lukeela iruditzen zaizu?

Podcastek aukera ematen dute nahi duzunean eta nahi duzun testuinguruan entzuteko, eta gai bati buruz ikasteko, modu ez hain formal edo zurrunean. Uste dut aukera bat izango dela gai hauei buruz interesa dutenentzat, baina baita a priori interes berezirik ez dutenentzat ere, lagunduko dielako gaira gerturatzen, ikasten, interesa pizten. Mundu guztiari esango nioke entzuteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.