EH Bilduk prest jarraitzen du Eusko Jaurlaritzaren 2020rako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko, Iker Casanova legebiltzarkideak azaldu duenez. Izan ere, uste du Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak «atea itxi» diola indar subiranistarekin «elkarrizketa zintzoa» izateari. Ostegunean amaituko da zuzenketak aurkezteko epea. Azpiazuk erantzun dio EH Bilduren proposamen ekonomikoaren zain dagoela oraindik.
Sailburuak «kortesiazko bilera bat» izan zuen atzo PPrekin, baina, kontuez hitz egin bazuten ere, Alfonso Alonso PPko burua eta Azpiazu ez ziren sartu negoziazioetan. Jaurlaritzak Elkarrekin Podemosekin dauzka elkarrizketak aurreratuen, eta Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia kritiko azaldu zen aurrekontu proiektuarekin eta koalizioaren jarrerarekin. Kontuak «neoliberaltzat» eta «propaganda ariketatzat» jo zituen, «irtenbiderik» proposatzen ez dutelakoan, eta uste du «berri txarra» dela Elkarrekin Podemos horiek babesteko prest egotea. Izan ere, ezkerreko indar gisa «dagokion rola» jokatzeari uko egin dio koalizioak, Lakuntzaren arabera.
EH Bildu prest dago aurrekontuei osoko zuzenketa jartzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu