Argia-ren 2.682 zenbakia izango da bolada batean paperean banatuko duten azkena. Aldizkariak erabaki du datozen asteetan paperean ez argitaratzea, inprentako langileen eta postarien osasuna babesteko. «Argia egiten dugun langileok uste dugu ezinbestekoak ez diren lanetan ari diren pertsonek beren etxean egon behar dutela asteotan, beren segurtasunagatik. Horregatik erabaki dugu, salbuespen egoera honek iraun bitartean, astekaria ez dugula paperean inprimatuko», adierazi du hedabideak. Hala ere, www.argia.eus atarian aktualitateak ematen duena jorratzen jarraituko du.
Gaztezulo-k ere atzo iragarri zuen arrazoi beragatik ez duela aterako paperezko ediziorik.
Umorezko podcast bat
Paperean ez, baina Interneten eskaintza berriak egiten segitukodu Argia-k. Esate baterako, umorezko podcast bat estreinatu berri du: Oasiko kronikak. Lehen atalak Nola dago Iñigito? izenburua du, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari erreferentzia eginez. Koronabirusaren krisiarekin lotutako albiste-txantxak, Teoren abenturak eta kalentura, erantzungailua eta Aita ernegatuak atalak ditu. Ruper Ordorikak (imitazioa) gomendatutako abesti batekin amaituko dute beti.
'Argia' ez dute paperean argitaratuko datozen asteetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu