Gutxi iraun du AEBen eta Txinaren arteko «maitasun festak». Ostiralean, hitz horiek erabili zituen Donald Trump AEBetako lehendakariak, ordu batzuk geroago jakinarazi zuen su etena hurbil zegoela iragartzeko. Txinako Gobernuak, ordea, ziurtatu du ezer sinatu aurretik negoziazio gehiago beharrezkoak direla, ahal dela urrian bertan. AEBetako Gobernuak berak, Steven Mnuchin Altxorreko idazkariaren bitartez onartu du ezer ez dagoela itxita, eta abenduan Txinari muga zerga gehiago ezartzeko aukera zabalik dagoela.
Ostiral gauean (Euskal Herriko orduan), Trumpek iragarri zuen behin-behineko akordio bat lortu zuela Liu He Txinako lehendakariordearekin. Merkataritza akordio oso baten «lehen fasea» izan zela azaldu zuen, horren bitartez Txinak soja eta nekazaritza produktu gehiago erosiko zizkiela AEBei, eta Pekinek bere dibisari buruzko zenbait konpromiso lortu zituela. Trukean, Trumpek onartu zuen bertan behera uztea gaur indarrean jartzekoa zen muga zerga batzuen igoera—%25etik %30era—. Baina AEBetako presidenteak ez zituen aipatu beste tarifa batzuk, abenduaren 15erako iragarritakoak. Eta, atzo, Mnuchinek baldintza garbi bat jarri zuen tarifak indargabetzeko: akordioa ixtea.
Baina muga zerga horien mehatxua bera nahikoa izan daitekeitun bat zapuzteko. Txinako hedabide publikoek ez dute ostiraleko ustezko akordioaren berri eman, eta ahaleginetan ari direla baizik ez dute onartu. Gainera, Bloombergek atzo kaleratu zuenez, Xi Jinpingen gobernua presioa jasaten ari da ez onartzeko «itun umiliagarrir0ik», eta soilik sinatzeko zerbait baldin eta abenduko tarifak indargabetzen badira.
Lehen pitzadurak azaldu dira AEB-Txina su etenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu