SOSLAIA. Jon Abril

Bide luze bateko beste koska bat

Garikoitz Goikoetxea.
2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gidari berria du Elhuyar fundazioak: Leire Canciok utzi egin du zuzendaritza, zazpi urte postu horretan eman eta gero. Haren ordez, Jon Abril (Bera, Nafarroa, 1971) izango da Elhuyarreko zuzendari nagusia. 2012tik ari da Elhuyarren lanean, aholkularitzan, batik bat euskara eta partaidetza alorretan.

Euskalgintzan bide luzea egin du Abrilek: euskarazko hedabideetan aritua da —besteak beste, Euskaldunon Egunkaria-n—, eta bertsolari txapelketetan epaile dihardu. Oraintsu aurkeztu du Neskatoak dokumentala. Politikan ere ibilitakoa da: Aralarreko koordinatzaileordea izan zen.

Kargua hartu berritan, nabarmendu du Elhuyarrek «balio sendoak» dituela: «Euskal gizarteak aurrean dituen erronkei adi jarraitu behar die, horiei etengabe erantzuteko gaitasuna erakutsiz, dela euskararen alorrean, dela hizkuntza teknologietan edota zientziaren dibulgazioan». Erakunde barruan bi erronka jarri ditu Abrilek: ingurumena babestea eta berdintasunerako urrats gehiago egitea, «zaintza erdigunean paratuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.