Hona, urratsez urrats, Eusko Jaurlaritzaren eskaintza.
ETAk euskal gizartearen aurrean armagabetzea onartzea eta armagabetze batzorde baten lanaren bitartez bideratzea. Batzorde hori gizarte, nazioarteko eta erakundeetako eragilez osatuta egongo litzateke.
Jakinaraziko den epe zehatz baten barruan, ETAk bere arma eta lehergailu guztiak uztea aurki daitezkeen eta gizartearentzat seguruak izango diren gordeleku batzuetan —gordeleku kopuru jakin batean—.
Aldi berean, Armagabetze Batzorde bat eratuko litzateke, honako kide hauek osatuta: Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin bildu zen Gizarte Foroko ordezkaritza bat, nazioarteko eragileen ordezkaritza bat eta Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari. Eusko Legebiltzarrari batzordea babesteko eskatuko zaio.
ETAk armen eta lehergailuen gordelekuen zerrenda entregatzea Armagabetze Batzordeko kide den euskal gizarteko ordezkaritzari.
Gizarte ordezkaritza horrek aipatutako informazioa Armagabetze Batzordeari ematea eta horrek, era berean, Eusko Jaurlaritzari, legez dagokion moduan jardun dezan.
PROPOSAMENA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu