2017ko udazkenetik hona Espainiako Estatuko ibilbide juridikoan pausoak eman dituzte EPPK-ko bi herenek, eta datu batzuk eta balantzea aurkeztu dituzte Etxerat-ek eta abokatuek (parentesi karratu artean, BERRIAk erantsitakoa).
2017ko udazkenetik EPPK-koak libre Espainiako Estatuan: 53. 2017ko udazkenetik hona EPPK-ko 53 kide geratu dira aske Espainiako Estatuan. Ia guztiak, zigorra osorik beteta.
EPPK-koak Espainiako Estatuan: 213. Gaur-gaurkoz, kolektiboko 213 preso daude Espainiako Estatuan [Frantziakoan, 39].
Graduetako egoera.
•Lehen graduan: EPPK-ko 170 lagun daude gradu horretan Espainiako Estatuan. 42, erregimen itxiko moduluetan dauzkate, Euskal Herritik urrun dauden espetxeetan: Sevillan, Huelvan, Kordoban, Puerton, Extremeran eta Curtisen.
•Bigarren graduan: EPPK-ko 43 kide. Horietako batzuk Espetxe Erakundeek pasatu dituzte bigarren gradura —erregimen arruntera—; beste batzuk, epaileek.
•Hirugarren graduan: inor ez dago egun. [Aurtengo otsailean Xabier Sagardoi pasatu zuten].
Estatuko ibilbide juridikoa.
•Bide horretan sartu diren EPPK-ko kideak: %66,6 (142 preso).
•Beste herenaren kasuan, «arrazoi» desberdinak daude, abokatuen arabera: urruntze egoera,tratamendu batzordeen jarrera «erasokorra»...
Madrilen urrats «eskasak».
•Espetxe Erakundeek bigarren gradua eman eta Euskal Herrira hurbildu dituzten presoak: 25. Haietatik 2, aske dira jadanik: Mikel Orbegozo eta Iñaki Beaumont.
•Espetxe Erakundeek bigarren gradua eman, baina gerturatu ez: 8. Puerto, Almeria, Granada, Jaen, Valentzia eta Galizian daude.
•Hurbildu arren, gradu progresioa eman ez dietenak: 2.
•Egungo presoen artean, gerturatu berri dituztenetatik inor ez dute gero euskal espetxe batera eraman. [Alfredo Remirez iaz eta Sagardoi aurten, Euskal Herriko kartzeletara eraman zituzten]
•Espetxe Zaintzak kartzela arindua ezarritako euskal preso gaixo larriak: 1. [Auzitegi Nazionalak joan den urtarrilean beste preso eri 1 aske utzi zuen].
•Irteera baimenak: egun preso daudenen artetik 1ek jaso du egun batzuetarako irteera baimena, berriki. Iaz, beste 4k, kondenaren amaieran zirela: Sagardoik, Remirezek, Ekaitz Ezkerrak eta eta Julen Ibarrolak; libre daude denak.
IA BI URTEKO BALANTZEA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu