Pandemiak bertan behera utzi zituen ekitaldien artean zegoen Lasterbidean euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun lasterketa, eta aurten egin eginen dutela jakinarazi du Etxerat euskal presoen senideen elkarteak. Kanpezun izanen da lasterketa (Araba), eta maiatzaren 28an eginen dute.
Antolatzaileek jakinarazi dute «gogotsu» daudela lasterketa prestatzeko lanetan: «Momentu hunkigarria bezain alaia izan da denak berriz elkartzea». Azaldu dute 2020an utzi zuten lekuan hartu dutela antolaketa, baina berritasun batzuk izanen dituela. Igandez ez baizik larunbatez eginen dute, batetik; eta gaueko egitaraua ere prestatu dute, bertzetik.
Lasterbidean maiatzaren 28an eginen dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu