ADIERAZPENA

2015eko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Guk, dei honen izenpetzaileok, Parisen bihotzean, printzipio unibertsal gisa zilegitasun demokratikoa eta Giza Eskubideen eta bakearen sustatzea irudikatzen dituen Asanblea Nazionalean, ondoko aldarrikapenak hedatzen ditugu:

ETA erakundeari, bere desarmatze prozesua burura eraman dezan eskatzen diogu. Nazioarteko komunitateak espainiar eta frantziar gobernuei prozesuan inplikatzeko luzatu dien eskariarekin bat egiten dugu eta desarmatzea molde adostu eta kontrolatuan burutuko dela bermatuko duen espazio egokia plantan dezaten eskatzen diegu.

Zentzuzko epeak errespetatuz sortuko lizatekeen askatze prozesu batean, familien onurararako izanen den hurbiltze eta elkartze prozesu batean bidez euskal presoen dispertsioarekin amaitzeko eskatzen dugu. Halaber, oinarrizko eskubideen errespetuz, presoei legearen baitako zigorren malgutzea aplikatzea eta eri direnen askatzea ere aldarrikatzen dugu.

Sufrikarioak sortu ez duten gatazkarik ez baitago, berraskidetzea sustatzeko eta biktima guztien aitortza, kalte-ordaina eta asistentzia eskuratzeko pisuzko neurriak hartuak izan daitezen eskatzen dugu.

Ukituak diren nazio ezberdinen interesen izenean, eta Bakea sustatzeko behar handia dagoenez, espainiar eta frantziar estatuei Euskal Herriko gatazkaren konponbidean zinez inplikatzeko eskatzen diegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.